Gizartea -

Bizkaia

Muskizen aireko isuri bat izan ote den ikertzen ari da Jaurlaritza

Ingurumen Saileko zenbait teknikari San Julian auzoan agertutako hauts geruza bat, eta Petronorretik datorren, ikertzen ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzako Ingurumen Saileko zenbait teknikari Muskizeko (Bizkaia) San Julian auzoan aire isuri bat izan ote den ikertzen ari dira, hauts geruza bat agertu eta gero. Baliteke ikatz-hautsa izatea agertutakoa.

Segurtasun Sailetik zabaldu dutenez, 08:40ak aldera jaso dute abisua San Julian auzotik, aipatutako hauts geruza detektatu dutenean.

Teknikariak, halaber, eta Petronorretik ote datorren ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea