Gizartea -

Murrizketak Katalunian

13 gaixo matxinatu egin dira Bellvitgeko ospitalean, murrizketen aurka

Osasun zentroaren zuzendaritzak udan hainbat gela ixtea galarazi nahi dute.

Bellvitgeko ospitalea. EFE
Bellvitgeko ospitalea. EFE
Bellvitgeko ospitalea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamahiru paziente "matxinatu" egin dira Bellvitge herriko (Hospitalet, Katalunia) ospitalean, zentro horretako zuzendaritzak gelak ixtea galarazteko.

Sindikatuek azaldu dutenez, zazpi paziente 9. solairuan matxinatu dira, Neurologia arloan; bost 3.ean, Bihotzeko Kirurgia sektorean: eta 19 urteko gazte bat Traumatologian.

Zuzendaritzak hainbat solairu itxi nahi ditu udan, Larrialdietan pertsona ugari gela baten zain dauden arren.

Alfredo Garcia ospitaleko buruak, baina, ukatu egin du inor matxinatu izana, eta zentroa normal funtzionatzen ari dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Murrizketak