Gizartea -

San Inazio bigarrena

Balio gabeziaren ondorioz, askatasuna jainkotzen dela esan du Munillak

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak uste du ‘’idealen krisiak’’ bultzatuta, batzuek ‘’sasibalioei’’ heldu dizkietela, horien artean ‘’erabakitzeko eskubideari’’.

Erabakitzeko eskubideak ezin duela erabatekoa izan esan du Munillak

0:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak uste du ‘’idealen krisiak’’ bultzatuta batzuek ‘’sasibalioei’’ heldu dizkietela, horien artean ‘’erabakitzeko eskubideari’’. Zehazki, ‘’bizitzen jarritu ala buruaz beste egin’’, abortatu ala ez, eta ‘’elkarbizitzarako loturei eutsi ala ez’’ izan ditu mintzagai. Horri lotuta, Munillak uste du askatasuna jainkotu egiten dela, balio gabeziaren ondorioz. Loiolako basilikan egin duen San Inazio mezako homilian esan ditu hitzok. "Hauxe da egungo dogma: ez dago egia unibertsalik, gizabanakoak bezainbat egia baino. Kultura honen erabateko ideal bakarra da askatasuna, norbere aukera bezala ulertuta’’, azaldu du. Testuinguru honetan, gotzainak adierazi du ‘’ideialen krisi hori berau jasaten duen kulturak berak ez duela aintzat hartzen, eta horrek sasibalioetara jotzea darama; horien artean, erabakitzeko eskubidea’’.

Gotzainaren hitzetan, ‘’ideal objektiboen gabezia’’ dago, eta horren tokian ‘’norberaren askatasuna’’ ari gara ‘’jainkotzen’’. Halaber, ‘’kultura materialistaren eta kapitalistaren inguruan hausnarketa’’ egitera deitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea