Gizartea -

Inmigrazioa

700 bat etorkin Melillara sartzen saiatu dira, eta 80k lortu dute

50 bat etorkin Melillako hesian igo dira, baina dagoeneko Guardia Zibilak sartzen utzi die, hesian igota zazpi ordu eman eta gero. Etorkinen Egonaldirako Zentrora (CETI) eraman dituzte.

50 bat etorkinek hesian jarraitzen dute, Melillara salto egiteko zain. Argazkia: EFE.
50 bat etorkinek hesian jarraitzen dute, Melillara salto egiteko zain. Argazkia: EFE.
700 lagunetik gora Melillara sartzen saiatu dira

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saharaz hegoaldeko 700 bat etorkin Melillako hesia gainditzen saiatu dira, bi saiakeratan, eta 80 batek lortu egin dute.

Melillako Gobernu Ordezkaritzaren arabera, lehenengo saiakera 06:05ean izan da, Txinatar Auzoa eta Farhana muga-postuen inguruko hesian.

Etorkinen lehenengo taldea 500 bat pertsonak osatu dute, eta bi taldetan banatu dira hesia gainditzeko, bakoitza kontrako norabideak hartuz. Horietatik, 30 batek lortu du Melillara sartzea.

Zazpi ordu hesian igota

Bigarren saiakera ordubete beranduago burutu dute, 07:05etan, Urre Ibaiaren inguruan. Horretan, 200 bat etorkinek parte hartu dute.

Ordezkaritzaren arabera, horietako bat ere ez du lortu hesia gainditzea, baina 50 bat hesian igo dira.

Melillako hesia efe

Etorkinak Melillako hesian igota. Argazkia: EFE

Azkenik, Guardia Zibilak etorkin horiei sartzen utzi die, Melillako hesian igota zazpi ordu eman eta gero.

Poliziako iturriek jakitera eman dutenez, etorkinak alanbra-hesitik jaisten utzi dituzte guardia zibilek; izan ere, bigarren hesian igota zeuden, hau da, Espainiatik gertuen dagoen hesian. 50 pertsonak Etorkinen Egonaldirako Zentrora (CETI) eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Herria