Gizartea -

Kaskarotenea ikastola

Ziburuko ikastolari ura eta argindarra moztuko dizkio auzapezak

Asteartetik aurrera ikastolak orain dagoen tokian jarraituz gero, neurri horiek hartuko dituela iragarri du Ziburuko auzapezak.

Ziburuko Kaskarotenean ikastola
Ziburuko Kaskarotenean ikastola
Ziburuko ikastola, aterabiderik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarra eta ura moztu, eta ikastola inguratzen duen hesia kenduko duela iragarri du Ziburuko auzapezak, asteartean ikastolak dagoen tokian jarraitzen badu. Gutun bidez eman die Guy Poulou auzapezak erabakiaren berri.

Ziburuko ikastolan eman dio ikasturteari hasiera Seaskak eta bertan eman du ezagutzera auzapezak jakinarazi dien erabakia. Paxkal Indo Seaskako presidenteak ez du baztertu auzitara jotzea, "Herriko Etxea epaiak agindutakoa baino haratago joan baita". Era berean, dirua biltzeko kanpaina abian jarri dutela iragarri du, eguneko jarri dieten 100 euroko isuna ordaintzeko eta argindar makinak alokatu ahal izateko.

Kaskarotenea ikastolako gurasoek Herriko Etxeko agintariekin bilera egin dute, baina Seaskaren beste ikastola batzuetara joateko berretsi diete.

Seaskako arduradunek ikasturte berriko datuak ere eman dituzte ezagutzera Ziburun. Erritmo aldaketak markatutako ikasturtea izango dela nabarmendu dute, eta euskarari ordu gehiago eskainiko dizkiotela. Ikasturte berria 3.220 ikaslerekin hasi du Seaskak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea