Gizartea -

Pandemia

Espainiako Estatuan ebolak kutsatutako lehenengo kasuaren kronologia

Madrilgo Carlos III.a Ospitaleko erizain batek positibo eman du ebolarekin, eta Espainiako Estatuan gaitzarekin kutsatzen den lehenengo kasua da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehenengo aldiz, pertsona bat ebolarekin kutsatu da Espainiako Estatuan, Madrilgo Carlos III.a Ospitaleko erizain bat hain zuzen ere. Gainera, litekeena da Afrikatik kanpo gaitzarekin kutsatu den lehenengo kasua izatea.

Hauek dira ebolaren data esanguratsuenak Espainiako Estatuan:

- Abuztuak 7: Miguel Pajares misiolari espainiarra ebolarekin kutsatu zen Liberian, eta Armadaren hegazkin baten Madrilera eraman zuen. Juliana Bonoha moja etorri zen berekin. Biak Carlos III.a ospitalean artatu zituzten.

- Abuztuak 12: Miguel Pajares hil egin zen, eta Europan gaitzak jota hil zen lehenengo pertsona izan zen.

- Abuztuak 14: Juliana Bonoha mojak ez zuela ebolarik egiaztatu zuten.

- Abuztuak 28: Juliana Bonoha mojak senda-agiria jaso zuen 21 egunez isolatuta eduki ostean.

- Irailak 21: Manuel Garcia Viejo apaiz eta mediku espainiarra ebolarekin kutsatuta zegoen Sierra Leonan, eta Espainiako Gobernuak Madrilera eraman zuen hau ere.

- Irailak 22: Manuel Garcia Viejo Carlos III-a ospitalean sartu zuten. Medikuek egiaztatu zuten bere egoera larria zela eta ezin izan zuten Zmapp suero esperimentalarekin sendatu, alerik geratzen ez zitzaielako.

- Irailak 25: Manuel Garcia Viejo hil egin zen, eta ebolak jota hil zen bigarren espainiarra izan zen.

- Urriak 6: Madrilgo Carlos III.a ospitalean Manuel Garcia Viejo misiolaria artatu zuen erizain batek positibo eman du ebolaren frogan. Alcorcongo ospitalean dago ingresatua. Espainiako Estatuan eta Europa osoan ebolarekin kutsatu den lehenengo pertsona da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea