Gizartea -

Nafarroako Parlamentua

Nafarroak kanabis klubak legeztatzeko ekimena onartu du

10.000 herritarrek sinatutako ekimenak PSN, Bildu, Aralar, I-E eta Gero Bai taldeen babesa izan du; UPN eta PPN abstenitu egin dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak kanabis kontsumitzaileen klubak eta elkarte horien jarduera erregulatzeko legegintzako herri-ekimena onartu du.

10.000 herritarrek sinatu dute ekimenaren alde, eta gaur tramitera onartu dute PSN, Bildu, Aralar, I-E eta Gero Bai taldeen aldeko botoekin. UPN eta PPN abstenitu egin dira, Nafarroak horretarako eskumenik ez duela argudiatuz.

Helduen  kontsumo pribatua legeztatze da egitasmoaren helburua, betiere irabazi asmorik gabekoa denean eta kanabisa hartzeak eragin ditzakeen kalteak saihestuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea