Gizartea -

Euskal hezkuntza publikoa

Jaurlaritzak bi lan eskaintza publiko iragarri ditu Hezkuntzan

Lan eskaintza publikoaren lanpostu kopurua ez du zehaztu Cristina Uriarte Hekuntza sailburuak, baina gehienak irakasleentzako izango direla adierazi du.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua aurreko agerraldi batean. Argazkia: EiTB
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua aurreko agerraldi batean. Argazkia: EiTB
Jaurlaritzak bi lan eskaintza publiko deituko ditu Hezkuntzan

0:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak bi lan eskaintza publiko iragarri ditu Hezkuntzan 2015erako. Hala ere, Jaurlaritzak ez du zehaztu oraindik zenbat lanpostu eskainiko dituen.

Jaurlaritzak ohar labur bat bidali du lan eskaintza publikoen berri emateko. 2014 eta 2015 urteetarako hezkuntzarako lanpostuen eskaintza publikorako deialdiak batu eta batera egingo dira 2015ean.

Hezkuntza Saila beharrizanen azterketa egiten ari da eskainiko den plaza kopurua zehazteko.

Erabaki honekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak "enpleguaren egonkortasun handiagoa" bermatu nahi du.

2012an egin zen azken lan eskaintza publikoa Euskal hezkuntza publikoan, eta orduan 531 lanpostu eskaini ziren.

Irakasleak

Lan eskaintza publikoaren lanpostu kopurua ez du zehaztu Cristina Uriarte Hekuntza sailburuak, baina gehienak irakasleentzako izango direla adierazi du. Hala ere, kopuru “garrantzitsua” izatea espero du sailburuak.

Lan eskaintza publikoaren deialdia hezkuntza sistemarentzat “oso albiste ona” dela goraipatu du Uriartek. Gainera, lan baldintzen kalitatea eta langileen “egonkortasuna” bermatuko dituela azpimarratu du buruzagiak. Nahiz eta 2014ko lan eskaintza publikoa aurten deitu, 2015ko eskaintzaren azterketekin batera egingo dela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea