Gizartea -

SGAE

SGAEren 40.000 euro putetxetan gastatzeagatik zigortu dute

Pedro Farre Lopez SGAEko kide ohiari bi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote, SGAEren txartelarekin gau-klubetan 2008 eta 2009 artean egindako gastuengatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Farre Lopez Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkarteko (SGAE) Harreman Korporatiboetarako zuzendari ohiari bi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote, SGAEren kreditu txartel batekin putetxetan egindako gastuak ordaintzeagatik. Antza denez, 2008 eta 2009 urteen artean 40.000 euroko gastua egin zuen putetxe edo gau-klubetan.

Gainera, Jose Maria Vazquez Honrubia Auzitegi Nazionaleko epaileak urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Ricardo Azcoaga Quincocesi, SGAEko finantza zuzendari ohiari, delitua estaltzea egotzita. Halaber, bien artean 37.062 euroko kalte-ordaina eman beharko diote SGAEri, eragindako kalteengatik.

Epaiaren arabera, Farre "kreditu txartelaren erabilera esparrutik aldendu zen" eta dirua bere gastuetarako baliatu zuen, kasu horretan, putetxeetan egindako gastuetarako. Guztira, 39.552 euro gastatu zituen 2008ko azaroa eta 2009ko maiatza bitartean.

Putetxeetan egindako gastuez gain, Farrek kreditu-txartel hori erabilita kutxazain automatikoetan dirua ateratzen zuela frogatutzat jo du epaileak.

Pertsona batek Guardia Zibilari emandako informazioaren haritik agerian gelditu zen Pedro Farreren jokamoldea. Epailearen arabera, ordea, ordurako beste delitu batzuengatik SGAE ikertzen ari ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea