Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Ruben Castro jokalaria auzipetu dute, tratu txarrak ematea egotzita

Epaileak frogatutzat eman du Ruben Castrok bere neska-lagun ohia lau egun ezberdinetan jo duela eta mugikorrera mehatxuak bidali dizkiola.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevillan emakumeen aurkako indarkeria kasuak aztertzen dituen epaileak prozedura laburtua ireki du Ruben Castro Betis taldeko jokalariaren aurka, bikotekide ohiari tratu txarrak ematea eta mehatxu arinak egitea egotzita. Epaileak frogatutzat jo du Ruben Castrok bere neska-lagun ohiari tratu txarrak eman zizkiola lau aldiz eta mugikorrera mezu mehatxugarri bat bidali ziola.

Epaileak, halaber, artxibatu egin du emakumezkoak sexu-erasoak eta ohiko tratu txarrak egotzita jarri zuen salaketa, eta baita jokalariak bizilekua bortxatu izana egotzita biktimaren kontra jarri zuen salaketa ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola albisteak