Gizartea -

Eztabaida

Guinness liburuak ez du Gasteizko patata-tortilla errekor gisa jasoko

Tortilla abuztuaren 2an egin zuten, Andre Maria Zuriaren plazan. Senen Gonzalez sukaldaria buru zela, munduko patata-tortilla handiena egiten saiatu ziren Arabako hiriburuan.

Gasteiz Guiness errekorrik gabe geratu da

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak ez ditu ordainduko munduko patata-tortilla handiena egiteagatik zor dituen 50.000 euroak, Errekorren Guinness Liburua-k abuztuan Andre Maria Zuriaren plazan egin zuten tortillaren marka jasotzen ez duen bitartean.

Tortilla abuztuaren 2an egin zuten, Andre Maria Zuriaren plazan. Senen Gonzalez sukaldaria buru zela, munduko patata-tortilla handiena egiteko saiakera egin zuen Arabako hiriburuak, aurten Gasteiz Espainiako Hiriburu Gastronomiko dela eta.

Aste honetan jakin da Guinness World Records erakundeak ez duela Gasteizko Udalaren eskaria onartu eta ez duela Gonzalezen marka jasoko. Horren arabera, Gasteizko Udalak ez zituen lehiaketaren oinarriak bete: izan ere, aurrez prestatu eta zatika, puzzlea bailitzan, osatutako tortilla izan zela esan dute Guinness erakundekoek. Gainera, horren pisuari erreparatuta ere, Gasteizkoak ez du Japonian 1994an egin zuten tortillaren marka gainditu, Japoniakoak 11 tonako pisua baitzuen.

Porrotaren aurrean, Gasteiz “lotsagarri” gelditu dela salatu dute oposizioko talde guztiek. Izan ere,  45.000 euro ordaindu zizkion Gasteizko Udalak Senen Gonzalez sukaldariari, munduko patata-tortillarik handiena egiteko.

PPren udal taldeak, aldiz, berretsi du helburua lortu ez arren, merezi izan duela, abuztukoa oihartzun handiko ekitaldia izan baitzen.

Alkateak bilera egin zuen atzo Hiriburu Gastronomikoko arduradunekin, eta Guinnesseko arduradunek errekorra jasotzen ez badute, Gasteizko Udalak zor dituen 50.000 euroak ez ordaintzea erabaki zuten. Errekorra onartzen badute, orduan bai ordainduko ditu Udalak 50.000 euro horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala