Gizartea -

Zoru-klausula

Iratxe elkarteko 26 kontsumitzaileri zoru klausula baliogabetu diete

Caja Españak zoru klausula baliogabetzea eskaini die kaltetuei, epaiketa saihesteko. Kaltetuek eskaintza onartu dute eta, ondorioz, hipotekaren hileroko kuota merkeagoa izango dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caja Españak zoru klausula baliogabetu die Iratxe Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteko 26 kideri, elkarteak berak ohar batean jakinarazi duenez. Duela urte batzuk sinatu zuten hipoteka aipaturiko finantza erakundearekin, eta, urtarriletik aurrera, hipotekaren hileroko kuota merkeagoa izango dute.

Finantza erakundeak zoru klausula baliogabetzea eskaini die kaltetuei, epaiketa saihesteko, kasuko epaileak kaltetuek jarritako salaketa tramitera onartu ostean. Kaltetuek eskaintza onartu dute.

Kaltetuek iraganean sinatutako hipotekek zoru klausula zuten, eta Iratxe elkarteak salatu duenez, ez zitzaien kaltetuei behar bezala jakinarazi. Zoru klausula horiek hipotekaren hileroko kuota muga batetik jaistea ezinezko egiten du.

Iratxek jakitera eman duenez, mailegu horietako zoru klausulak % 2 eta % 3,5 artekoak ziren, eta 4.000 eta 5.000 euro arteko galerak eragin dizkie kaltetuei.

Kaltetuak beren hipotekaren hileroko kuota behar baino gutxiago jaisten zela konturatu zirenean, Iratxe Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartera jo zuten, eta zoru klausula zutela konturatu ziren. Horren aurrean, Iratxe elkartea bankuarekin harremanetan jarri zen konponbidea bilatzeko.

Hala ere, finantza erakundeak erantzuten ez zuela ikusita, Iratxek epaitegietara jotzea erabaki zuen eta salaketa kolektiboa jarri zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea