Gizartea -
Indarkeria matxista
24 urteko gizon bat atxilotu dute Durangon, bikotekidea jotzeagatik
Emakumezkoa ospitalera eraman dute, sudurra odoletan eta orkatilan kolpeak baitzituen.
Erredakzioa
Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du Durangon, liskar batean bikotekidea jotzea egotzita. Emakumezkoa sudurretik odoletan utzi du.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman dutenez, erasoa goizaldean gertatu da, Durangoko etxebizitza batean. 01:00etan eman diote Ertzaintzari balizko indarkeria matxistaren kasu horren berri.
Ertzainak bertaratu direnean, atarian aurkitu dute emakumezkoa, eta bikotekideak kolpatu duela esan die.
Emakumezkoa ospitalera eraman dute, sudurra odoletan eta orkatilan kolpeak baitzituen. Etxetik ateratzen saiatu denean egin omen dizkio bikotekideak.
Haren adierazpenak entzun ondoren, agenteak etxebizitzara joan dira, eta bertan aurkitu dute ustezko erasotzailea. Atxilotu eta polizia-etxera eraman dute, beharrezko izapideak egitera.