Gizartea -

Euskotren

Tren zerbitzua etenik, Gaintxurizketa eta Hendaia artean

Katenaria zintzilik gelditu da, zirkulazioa eragotziz. Langileak lanean ari dira, baina bien bitartean, Euskotrenek autobus zerbitzua jarri du Gaintxurizketa eta Hendaia arteko bidea egiteko.

O.A.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotrenen tren zerbitzua etenda dago Gaintxurizketa eta Hendaia artean, igande iluntzeaz geroztik. eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez, katenaria zintzilik gelditu da Katea parean, zirkulazioa eragotziz.

Langileak lanean ari dira eta arazoa lehenbailehen konpontzea espero dute.

Bien bitartean, Euskotrenek autobus zerbitzua jarri du Gaintxurizketa eta Hendaia arteko bidea egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea