Gizartea -
Denboralea
Bi lagun artatu dituzte San Inazion, kea arnastegatik
Bestalde, haizeak Ballonti Portugaleteko merkatalguneko teilatuaren zati bat eraman du bart, eta euria barrura sartu da.
EITB.EUS
Haizeak Ballonti Portugaleteko merkatalguneko teilatuaren zati bat eraman du bart, eta euria barrura sartu da.
Suhiltzaileek lortu dute teilatua konpontzea, baina, euriaren eraginez, hainbat dendek kalteak pairatu dituzte.
Hala ere, goizean zehar jakinaraziko dute kalteak zenbatekoak izan diren.
Bestalde, Bilboko San Inazio auzoan sutea izan da, Larrako Torre kaleko etxebizitza batean.
Bi bizilagun Basurtuko erietxera eraman behar izan dituzte, kea arnastuta. Eraikineko bizilagun guztiak atera dituzte, eta batzuk etxera itzuli ahal izan dute. Besteak, etxea kaltetuta dagoenez, kanpoan igaro dute gaua.