Gizartea -

Gertakaria

Etxebizitza bat kiskali da Azkoitian, sute baten ondorioz

Ezbeharra arratsaldeko 17:15 inguruan jazo da, Aizkibel kalean. Bi pertsona artatu behar izan dituzte kea arnastegatik.

Sute ikusgarria izan da Azkoitian. Argazkia: Idoia Alberdi
Sute ikusgarria izan da Azkoitian. Argazkia: Idoia Alberdi
Azkoitian piztutako sute ikusgarri batek etxe bat kiskali du

0:28

G. Palacios | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza bat kiskali da arratsalde honetan Azkoitian, sute larri baten ondorioz, eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez.

Ezbeharra Aizkibel kalean dagoen bost solairuko eraikin bateko etxebizitzan jazo da, 17:15 inguruan. Sutea ikusgarria izan da eta bi pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.

Suhiltzaileek sua kontrolpean dute, baina oraingoz ez dute erabat itzaltzea lortu.

Sutea Azkoitia Argazkia: Idoia Alberdi

(Argazkia: Idoia Alberdi)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Azkoitia