Gizartea -

Arrazakeria egotzita

Ijito Herriaren Batzorde Nazionalak RAE salatu du 'ijito' hitzagatik

Ijito Herriaren Batzorde Nazionaleko Espainiako Konfederazioak Espainiako Errege-Akademiaren aurkako salaketa aurkeztuko du 'ijito' hitzaren esanahietako baten aldaketa exijitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ijito Herriaren Batzorde Nazionaleko Espainiako Konfederazioak Espainiako Errege-Akademiaren (RAE) aurkako salaketa aurkeztuko du bihar Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren aurrean, Konfederazio horren idazkari nagusi Sinai Gimenezek jakinarazi duenez.

RAEk muzin egin dio 'ijito' hitzaren esanahietako bat aldatzeari. Hori dela eta, ijitoen herria ordezkatzen duen batzorde horrek erabaki du auzia Europako auzitegietara eramatea.

Halaber, Gimenezek azaldu duenez, hitza horren esanahia aldatzea eskatuko diote auzitegiari, eta "Espainiako Estatuak eta RAEk ordainsaria eredugarria ordain dezatela ere" exijituko dute, "esanahi horrek ijitoen herrian historikoki kalte moral handiak eragin dituelako".

"Egungo Estatu moderno eta demokratikoek ezin dute agiri ofizialetan jaso, esaterako RAEko hiztegietan, arrazakeria sustatzen duen definiziorik", azaldu du idazkari nagusiak, "esanahi hori belaunaldi zaharrekin lotuta dagoelako eta baliteke, belaunaldi berriek hori irakurrita, ijito herriaren aurkako arrazismoz kutsatzea".

Gimenezek ohartarazi duenez, 'ijito' hitzaren esanahietako hori ez aldatzeak "bereizketa bikoitza dakar: batetik, irain larria da berez eta, bestetik, 'galiziarra' edo 'katalana' hitzak ere aldatu behar izan zituztelako, autonomia erkidegoko ordezkariek behin eta berriro hori salatu ostean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea