Gizartea -

Trafiko-istripua

Gizonezko bat zauritu da Tuteran autoa zubi batetik behera erorita

Istripua 14:00ak aldera jazo da, Ebroko autobian, 96. kilometroan. Ibilgailua errepidetik atera eta zubi batetik behera erori da, 4 metroko altueratik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat zauritu da igandean Tuteran, ibilgailua zubi batetik behera erorita, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 14:00ak aldera jazo da, Ebroko autobian, 96. kilometroaren parean. Ibilgailua errepidetik atera eta zubi batetik behera erori da, 4 metroko altueratik.

Suhiltzaileek auto barrutik atera ondoren (bakarrik zihoan), Sofia Erregina Ospitalera eraman dute, buruan traumatismoa baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea