Gizartea -

Etxebizitza batean

Ertzain bat eta bizilagun bat artatu dituzte Getxon izandako sutean

Goizaldeko bostak eta erdian izan da gertaera, Amaia kaleko hamargarren zenbakian. Antza, koltxoi batek su hartu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzain batek eta bizilagun batek zauri arinak izan dituzte goizaldean Getxoko etxebizitza batean izan den sutean, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Goizaldeko bostak eta erdian izan da gertaera, Amaia kaleko hamargarren zenbakian. Antza, koltxoi batek su hartu du.

Zauritutako ertzaina lekuan bertan artatu dute kea arnasteagatik. 24 urteko bizilagunak, berriz, erredura bat izan du oinean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo argazkiak Suteak gaur