Gizartea -

Bilaketa

Lau mendizale erreskatatu dituzte Gorbeian

Antza denez, tontorra egin dute, baina beherakoan galdu egin dira. Galduta dauden beste bi mendizaleak borda batean babestu dira, baina erreskate taldeek ez dute haiengana iristerik lortu.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Gorbeian galdutako lau mendizaleak atzo gauean erreskatatu zituzten

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorbeia mendian galduta zeuden lau mendizaleetako bat erreskatatu dute "hipotermia arin" batekin eta, gainerako hirurak aurkitu dituzte eta Gangureneko aterperantz doaz.

Antza denez, azken egunotan pilatutako elurraren ondorioz, mendizaleek orientazioa galdua dute.

Ertzaintzaren, DYAko eta Gurutze Gorriko kideek parte hartu dute erreskate lanetan. Guztira, lau mendizale ziren, bi elkarrekin zihoazen eta beste biak, berriz, bakarrik.

21:00ak baino minutu batzuk lehenago, bakarrik zegoen mendizaleetako bat erreskatatu dute hipotermia zantzuekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea