Gizartea -

Immigrazioaren drama

Gutxienez 300 etorkin hil dira Siziliako itsasartean

Denborale batek astindu dituela azaldu dute bizirautea lortu dutenek.

Etorkinak, Italia
Etorkinak, Italia
300 bat etorkin desagertu dira Lampedusatik gertu

00:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 300 etorkin hil dira Siziliako itsasarteko uretan, bizirautea lortu duten bederatzi pertsonak egindako adierazpenen arabera.

Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak (UNHCR) zehaztu duenez, biktimak astelehenean hil ziren, denborale batek astinduta.

"Guztira, lau ontzi zeuden; batean, 29 pertsona hilda zeuden hipotermiak jota, eta 76 bizirik. Beste hirutan, 100 bat pertsona zihoazen bakoitzean, eta bederatzi baino ez dira salbatu", azaldu du Carlotta Sami UNHCRko bozeramaileak.

Gaur lehen 29 gorpuak iritsiko dira Lanpedusara.

Bizirautea lortu dutenek Palermoko Poliziari azaldu diotenez, hiru egun zeramatzaten uretan noraezean, eta ontzietan ura sartzen hasita zenean erreskatatu dituzte.

Oraingoz, gorpu bat baino ez dute identifikatu, 31 urteko gizonezko batena. Hotzez hildako 29 lagunak 18 eta 25 urte artekoak ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Migrazioa Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Italiako berriak Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak