Gizartea -

Laredo

35 urteko zigorra eskatu dute ustez bi laudioar hil zituenarentzat

Herri-epaimahaiak epaituko du Laredoko hondartza batean ustez aita-alaba batzuk labankadaz hil zituen gizonezkoa.

Ustezko hiltzailea. Argazkia: EiTB
Ustezko hiltzailea.
Ustezko hiltzailea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laredoko Auzitegiak ahozko epaiketa ireki du aurreko udan Laredon (Kantabria) ustez Laudioko (Araba) aita-alaba batzuk hil zituen gizonezkoaren kontra. Ministerio Fiskalak 35 urteko kartzela zigorra eskatu du beretzat, eta akusazio partikularrak, 40 urtekoa.

Laredoko auzitegiak Kantabriako Probintzia Auzitegiaren esku utzi du auzia, eta Mario R.I. akusatua herri-epaimahaiak epaituko du, instrukzioa amaituta eta akusazio idatziak aurkeztuta.

Ahozko epaiketa irekitzeko autoa agertzen denez, akusatua "hitzik esan gabe, eta erabat ezustean" labankadak ematen hasi zitzaion Mercedes Garciari, emakumeak "erasoa saihesteko eta ihes egiteko inolako aukerarik izan gabe".

Orduan, aita "alaba salbatzen saiatu zen", eta erasotzaileak, "hiltzeko asmo berarekin", lepoan labankatu zuen gizona, eta ondoren lurrean zegoen emakumea sastatzen jarraitu zuen.

Epailearen arabera, "ez dago gertakariaren inguruko zalantzarik, ezta nor izan zen ere"; izan ere, lekuko askok ikusi zuten erasoa, tartean erasotzailea atxiki zuen ertzain batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak albisteak Epaiketak albisteak Laudioko bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Krimenak azken ordukoa Aiaraldea