Gizartea -

Sutea

Hamar ibilgailu erre dira Errenterian izandako sute batean

Suteak hamar ibilgailuri eragin die, Segurtasun Sailaren arabera: lau osorik kiskali dira eta gainerakoak kaltetuta geratu dira.

Hamar auto kaltetu ditu Errenterian izandako sute batek

00:54

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar ibilgailuk kalteak pairatu dituzte goizaldean Errenterian izandako sutean.

Ertzaintzak deia jaso du 03:30ean, Errenteriako Sorgintxulo kalean ibilgailu batek su hartu duela ohartarazteko, eta suhiltzaileek ordu eta erdi behar izan dute garrak erabat itzaltzeko.

Suak hamar ibilgailuri eragin die, Segurtasun Sailaren arabera: lau osorik kiskali dira eta gainerakoak kaltetuta geratu dira.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, sua zer dela eta piztu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errenteria albisteak