Gizartea -

Gurutzeta, Barakaldo

Elikatu gabe zituzten 3 zaldi eta asto bat kendu dizkiote familia bati

Animaliak lotuta, janari eta ur barik, eta zaurituta zeuden, lokatz eta hondakinen artean, gune malkartsu batean. Ijito familia bat “animalien jabetzat aurkeztu zen”, esan du APROVA elkarteak.

Astoa, aurkitu duten lekuan. Irudia; APROVA
Astoa, aurkitu duten lekuan. Irudia; APROVA
Astoa, aurkitu duten lekuan. Irudia; APROVA

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiru behor eta asto bat kendu dizkio familia bati, abandonatuta, lotuta, zaurituta, eta janari zein ur barik izategatik, Barakaldon.

APROVA animalien aldeko elkarteak eman du egoeraren berri eta bi salaketa aurkeztu ditu, animaliei tratu txarra emateagatik, Barakaldoko Auzitegian eta, gainera, animaliak zaintzeko lanak egiten ari da, adopzioan eman aurretik.

Animalien aldeko kolektiboak ohar baten bidez zabaldu duenez, salaketa aurreko ostiralean ipini zuen, asto bati tratu txarrak egiteagatik, Gurutzetako (Barakaldo) landa malkartsu batean, "lotuta, zaurituta eta ez janari ez urarekin".

APROVA elkarteko kideek lekura jo zuten, Ertzaintzarekin batera, animalia handik eramateko "gosez hil ez zedin". Orduan, ondoko lur sail batean, bi behor eta moxal bat topatu zituzten "lokatzez eta hondakinez" betetako gune batean, "ur eta janari barik, kakexia egoeran, elikatu gabe eta oso ahul".

"Animalien egoera kritikoa eta larriaren aurrean", eta elkarteak salaketa jarri eta gero, Ertzaintzak animaliak eraman zituen, "elikatzeko eta haien bizitza salbatzeko".

Astoa, elkarteak eraman duen lekuan, jaten. APROVA

Astoa, elkarteak eraman duen lekuan, jaten. APROVA

"Aterperik gabe"

APROVAren arabera, familia ijito bat "animalien jabetzat aurkeztu zen", eta "modu krudelean abandonatu" zituzten. Azaldu duenez, animaliak hondakinen artean zeuden, eta astoak zauri bat zuen muturrean, "soka batekin lotuta egotearen ondorioz".

"Animalien egoera ikusita, hain argal, ulertu dugu ez dituztela elikatu denbora luzean", esan dute.

Bestalde, elkarteak salatu du "egunotako eguraldi gogorra" gorabehera "aterperik gabe" zituztela animaliak. "Hain ahul zegoen moxala, ezen ezin izan zuela zutik jarri", gaineratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo Delituak bideoak