Gizartea -

Manifestazioa Donostian

Paul Bilbao: 'Oztopoen gainetik elkarrekin aurrera egingo dugu'

Ehunka lagunek parte hartu dute Kontseiluak deitutako manifestazioan, eta euskarak azken hilabeteetan jasandako erasoak salatu dituzte.

Kontseiluak deitutako manifestazioaren burua. Argazkia: EiTB
Kontseiluak deitutako manifestazioaren burua. Argazkia: EiTB
Milaka lagun izan dira Kontseiluak deitutako manifestazioan, Donostian

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagunek parte hartu dute, Kontseiluak deituta, larunbat honetan Donostian egin den manifestazioan. Euskarak azken hilabeteetan jasandako erasoak salatu dituzte deitzaileek.

Manifestariak 17:30ean atera dira Gipuzkoa plazatik eta euripean egin dute Bulebarra arteko bidea, "Oztopoen gainetik, euskaraz biziko gara" lelopean.

Pankarta horren aurretik, manifestariek "Euskaraz bizi nahi dugu" zioen beste kartel bat ere erakutsi dute.

Manifestazioan euskalgintzako, politika alorreko eta eragileetako kideek parte hartu dute. Donostian izan dira, besteak beste, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusirako EH Bilduren hautagaia, Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua, Garbiñe Errekondo Foru Administrazioko diputatua eta Zigor Etxeburua Euskara zuzendaria.

Manifestazioa Bulebarrera iritsi denean, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak hartu du hitza.

"Orain arte jakin izan dugu oztopo horiek gainditzen eta iruditzen zaigu badela garaia eragile politiko, sindikal eta sozial guztiek eta erakundeek elkarrekin aurrera egiteko. Eraso latzak ari gara pairatzen azkenengo hilabeteotan eta iruditzen zaigu alderdikeria guztiak alde batera utzi behar direla eta, behingoz, guztiok batera aurrera egin behar dugula oztopoen gainetik euskaraz bizi ahal izateko", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Donostia argazkiak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak gaur Kontseilua