Gizartea -

CIS

Ustelkeriak eragindako kezkak behera, eta baikortasunak gora egin du

CISen azken galdeketaren arabera, langabeziak da oraindik herritarren kezka nagusia. Ekonomiaren etorkizunari buruz, baina, itxaropentsuago agertu dira herritarrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriak eragindako kezkak behera egin du herritarren artean, Ikerketa Soziologikoetako Zentroak (CIS) kaleratutako azken inkestaren arabera. Aurreko hileko datuekin alderatuta, zazpi puntu egin du behera ustelkeriak eragindako kezkak. Halaber, etorkizun ekonomikoari baikorrago begiratzen diote herritarrek

CISen azken galdeketaren emaitzetan jasotzen denez, langabezia da oraindik herritarren arazo nagusia. Ustelkeria, ekonomia, politikoak, osasuna eta hezkuntza dira, hurrenez hurren, langabeziaren ondoren arazo nagusiak.

Aurrerapena

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea