Gizartea -

Arrigorriagan

Pagasarritik gertu desagertutako gizonaren hilotza aurkitu dute

Gizonezkoaren autoa Pagasarri mendiko hegal batean amilduta zegoela konturatu ostean, Ertzaintzari abisua eman dio senitarteko batek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratsalde honetan Pagasarri mendiko zonaldean desagertutako gizonezkoaren gorpua aurkitu du Ertzaintzak 19:20ak aldera.

Aurretik, gizonaren ibilgailua mendiko hegal batean amilduta aurkitu dute, Abrisketako harrobiko mendi-bide batetik gertu, senitarteko batek 17:00ak aldera abisua eman ostean.

Ertzaintzako helikoptero bat eta Ertzaintzako mendi-taldeko agenteek lanean izan dira arratsaldean zehar.

Gorpua altxatu ondoren, hildakoa Bilboko Anatomiko Forentsera eraman dute autopsia egin eta gertatu zaiona argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea