Gizartea -

Polemika

Trasplantea behar zuen ume bati hegaldia debekatu zion Ryanairrek

Trasplante elkarte guztiek salatu eta gaitzetsi dute Ryanair hegazkin enpresaren jarrera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polemika bizia piztu da Ryanair konpainiak trasplantea behar zuen 10 urteko gazte bati hegaldia hartzea debekatu ziolako.

Trasplante elkarte guztiek salatu eta gaitzetsi dute Ryanair hegazkin enpresaren jarrera.

Joan den larunbatean, 10 urteko gazte kanariar batek Madrilera joan behar zuen trasplante bikoitza egiteko, baina konpainiak ez zion baimenik eman hegaldian bere osasunak txarrera egin zezakeelakoan.

Gazteak Air Nostrun konpainiaren hurrengo hegaldia hartu ahal izan zuen eta zorionez ebakuntzara garaiz iritsi zen.

Madrilgo La Paz Ospitalean egin zioten trasplantea, iragan larunbatean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea