Gizartea -

Bizkaia

Emakumezko bat etxean piztutako sute batean intoxikatu da Getxon

Ezbeharra Gobela kalean jazo da, 07:55ak aldera, etxeko ohetako bat suak hartu duenean. Dirudienez, manta elektriko batek eragin du sutea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adineko emakumezko bat intoxikatu da bere etxebizitzan piztutako sutean kea arnasteagatik. Ezbeharra Gobela kaleko 22. zenbakiko 4. solairuan jazo da, Getxon, 07:55ak aldera, etxeko ohetako bat suak hartu duenean. Dirudienez, manta elektriko batek eragin du sutea.

Emakumea bakarrik bizi da, eta jazoeraren ondorioz, Gurutzetako Ospitalera eraman dute anbulantziaz, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Medikuek beste auzokide bat artatu behar izan dute, kea ere arnasteagatik, baina kasu horretan ez dute ospitalera eraman.

09:00ak aldera itzali dute sutea Bizkaiko Suhiltzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea