Gizartea -

GERTAKIZUNA

Onik aurkitu dituzte Gorbeian galdutako hiru mendizaleak

Itxina inguruan topatu dituzte hiru santurtziarrak, bi gizon eta emakume bat. Helikopteroz eraman dituzte Orozkora.

 

Gorbea
Gorbea
Erreskatatu dituzte Gorbeian galdutako hiru mendizaleak

00:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Onik aurkitu dituzte atzotik Gorbeian desagertuta zeuden hiru mendizaleak, 55 eta 31 urteko bi gizon ta 26 urteko emakume bat, denak Santurtzikoak. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, Itxina inguruan topatu dituzte, gaur eguerdian. Helikopteroz eraman dituzte hirurak Orozkora.

Gaur goizean goiz, mendizaleetako batek senideekin eta Ertzaintzarekin hitz egitea lortu du, eta onik daudela baieztatu die. Dena dela, bilaketa arduradunek goiz osoa behar izan dute mendizaleak aurkitzeko.

Atzo goizean mendira atera ziren, eta iluntzean itzuli ez zirela ikusita, etxekoek salaketa jarri zuten.  Mendizaleen autoa Orozkon (Bizkaia) aurkitu zuten, Belaustegiko aparkalekuan. Azkenekoz 16:30ean ikusi zituzten, Arrabako aterpean, eta une horretan onik zeuden.

Ertzaintzak, Gurutze Gorriak eta Arabako Foru Aldundiak hartu du parte bilaketa lanetan. Orozko inguruan ibili dira bila.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? Araba EAE albisteak Euskal mendiak bideoak Mendi kirolak Orozkori buruzko albisteak Gorbeia mendia