Gizartea -

Gertakaria

Desagertutako 75 urteko gizon baten bila ari dira Lezaman

Senitartekoek atzo gauean salatu zuten desagerpena. Antza, gizona paseoan atera zen, eta ez zen etxera itzuli.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza 75 urteko gizon baten bila ari da ostegun gauetik Lezaman (Bizkaia), polizia autonomikoaren iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Iturrion arabera, senitartekoek Ertzainaren komisariara jo zuten atzo 21:25ean gizona falta zela salatzeko. Nonbait, paseoan atera zen, baina ez zen etxera itzuli.

Gizona 10:30ean atera zen osteratxoa egitera, baina gauean oraindik etxera heldu gabe zegoen.

Sakelako telefonora egindako dei bati erantzun zion gizonak, eta mendi inguru batean galduta zegoela esan zien senitartekoei.

Hala, gizonaren bila hasi ziren Ertzaintza eta Gurutze Gorriko boluntarioak. Oraingoz ez dute aurkitu. Taldeok goizean ekin diote berriro gizona bilatzeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Lezama Bizkaia