Gizartea -

Bi espeleologo hil dira

Rajoyk Marokok erreskatean 'egindako ahaleginak' goraipatu ditu

Aldiz, Polizian ordezkaritza handiena duten bi sindikatuek gogor kritikatu dute Espainiak erreskatean egindako kudeaketa. Hilotzak Uarzazatera eramango dituzte, handik Espainiara eramateko.

Gustavo Virues, Marokon hildako espeleologoetako bat. Artxiboko irudia: EFE
Gustavo Virues, Marokon hildako espeleologoetako bat. Artxiboko irudia: EFE
Gustavo Virues, Marokon hildako espeleologoetako bat. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernu espainiarreko presidenteak dolumina adierazi du gaur, astelehenean, Marokoko hegoaldean hildako espeleologoak direla eta. Gainera, nabarmendu duenez, hango agintariek "ahalegin handia" egin zuten, "borondate ona eta kolaboratzeko asmoa" agertu zuten eta "lehen minututik" espainiarrekin harremanetan egon ziren.

RNEk egindako elkarrizketa batean, Rajoyk adierazi du istripua heltzeko oso zaila den gune batean gertatu zela, eta horregatik erreskatea zaildu egin zela. Testuinguru horretan, nabarmendu duenez, Espainiako Gobernuak eta une horretan gertatutakoa kudeatu zuten agintariek erreskate taldea bidali zuten, bertan laguntzeko.

Aldiz, Polizian ordezkaritza handiena duten bi sindikatuek, SUPek eta CEPek, agintariek espeleologoen erreskatean egindako kudeaketa gogor kritikatu dute. SUPen arabera, Kanpo Arazoetarako Ministerioak huts egin du diplomazia lanetan, espainiarrak gunera arin hel zitezen. CEPek, ordea, Barne Ministerioari eskatu dio azalpenak eska diezazkiola Marokori, arinago egin izan balute, Jose Antonio Martinez poliziaren eta Gustavo Virues abokatuaren heriotzak ekidingo zituztelako.

"Zalantza izpirik gabe, Kanpo Arazoetarako Ministerioa ez da zuzen jardun", baieztatu egin dio Europa Press albiste agentziari Javier Estevez SUPeko bozeramaleak. Bere ustean, "ordu asko behar izan dituzte kide espainiarrak, hobeto prestatuta eta material hobeagorekin, lekuan sartzeko. Azalpenik eman behar bada, Ministerio horri dagokio, berak egin behar baititu diplomazia mailako lanak Marokon".

"Bestalde, ez dugu ulertzen zelan osatu duten Espainiatik bidali duten erreskate taldea; Mendiko Erreskate Talde Bereziko (GREIM) hiru guardia zibil eta hiru polizia nazional GEO taldekoak", gaineratu du Estevez. Izan ere, bere hitzetan "erreskatea egin behar bazen, GREIMeko kideak joan behar izan ziren, GEO ez baitago ohituta erreskateak egitera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Espainiako Gobernua bideoak Espainia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Mendizaleen istripuak Maroko azken ordukoa