Gizartea -

Indarkeria

Bi pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, elkar jotzea egotzita

Bikotekideak dira, eta zauriak zituzten aurpegian eta besoetan, borrokan egindakoak, antza.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 47 urteko gizonezko bat eta 42 urteko emakumezko bat atxilotu ditu, elkar jotzea egotzita. Bikotekideak dira, eta zauriak zituzten aurpegian eta besoetan, borrokan egindakoak, antza.

Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, liskarra astelehen gauean jazo zen. 23:45ean, gizonezkoak Udaltzaingoari deitu zion, bikotekideak giltza ingeles batekin kolpatu zuela salatzeko.

Udaltzainak bertaratu zirenean, bikoteak liskar handia izan zuela ondorioztatu zuten agenteek, biek aurpegian eta besoetan zauriak zituztela ikusita.

Judimendi auzoko etxebizitza horretan, liskarraren eraginez sortutako kalte ugari ere bazirela baieztatu zuten udaltzainek.

Horren aurrean, gizona atxilotu zuten, indarkeria matxista egotzita. Emakumeari, berriz, senideen arteko indarkeria leporatu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz albisteak