Gizartea -

Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Tolosan sexu erasoa egitea leporatuta

Atxilotutako gizonak goizaldean egin omen du erasoa eta, emakumeak salaketa aurkeztu ondoren, Ertzaintzak atzeman du. Bilgune Femenistak protesta deitu du biharko, 19:00etan.

Tolosa. Argazkia: EiTB
Tolosa. Argazkia: EiTB
Tolosa. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu du Tolosan, bizilagun batek gaur, igandea, salatutako sexu erasoa egitea leporatuta, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Erasoa goizaldeko lau eta erdietan gertatu da, eta erasotzaileak hainbat ukitu egin dizkio emakume bati. Emakumearen oihuei esker, erasotzaileak ihes egin zuen.

Biktimak gertatutakoa salatu egin du eta arratsaldean, lehen orduan, atxilotu egin dute ustezko erasotzailea eta Polizia-etxean da.

Tolosako Udalak gogor salatu du erasoa ohar baten bidez. Tolosako Udalak salatu duenez "horrelako erasoak sarriegi gertatzen dira gure kaleetan, azkena herriko inauterietan". Horren aurrean, Tolosako kaleak guztientzako espazio libre izan daitezen lanean jarraituko duela adierazi du.

Izan ere, bi hilabeteko epean Tolosaldean gertatzen den hirugarren erasoa da, azken aurrekoa Villabonan eta horren aurrekoa Tolosako inauterietan.

 

Bestalde, Bilgune Femenistak protesta deitu du astelehenerako, 19:00etan, Tolosako Triangulo plazan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Albisteak Gipuzkoa Tolosako berriak