Gizartea -

Larunbatean, Anaitasunan

Iruñeko ekitaldiak 'arrakasta' izatea espero du Kontseiluak

Ekitaldiaren helburuetako bat “euskaraz bizi nahi duten pertsona guztiei normalizazio prozesuaren protagonista nagusiak” izan direla esatea da, Kontseiluak azaldu duenez.

Paul Bilbao Kontseiluako idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Paul Bilbao Kontseiluako idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Paul Bilbao Kontseiluako idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñean, datorren larunbaterako antolatutako ekitaldiak “arrakasta” izatea espero dutela azaldu du Kontseilua plataformak gaur. Euskara aldarrikatzeko ekitaldia Anaitasuna pabiloian egingo dute eta “indarrak berritzeko” balioko duela uste dute.

Ekitaldiaren helburuetako bat “euskaraz bizi nahi duten pertsona guztiei normalizazio prozesuaren protagonista nagusiak” izan direla esatea da, Paul Bilbao Kontseiluako idazkari nagusiak azaldu duenez. Guztiak “normalizazioaren motorra” direla azpimarratu du Bilbaok.

“Etorkizunean orain arte bezala jarraitzeko eskatuko diegu pertsona guzti horiei –Bilbaok agiri batean erantsi duenez-. Bide malkartsua eta oztopoz betea izango dela badakigu. Anaitasunan, aldiz, guztiak batera egonda, energia, indarrak eta animoak elkarri igorriko dizkiogu Nafarroan aldaketa bultzatzeko”.

Nafarroan iragartzen ari diren aldaketa politikoak “hizkuntza politika” aldatuko duela uste du Bilbaok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Iruñea gaur Nafarroa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Manifestazioak Euskalgintzaren Kontseilua