Gizartea -

Nafarroa

Zazpi pertsona intoxikatu dira sute batean, Iruñean, kea arnastuta

Adineko hiru ahizpa Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dituzte, eta haiei laguntzera joan diren bi senidek eta bi udaltzainek ere kea arnastu dute.

Maria Suarez | Radio Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi pertsona intoxikatu dira sute batean, Iruñean, kea arnastuta, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Adineko hiru ahizpa Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dituzte, eta haiei laguntzera joan diren bi senidek eta bi udaltzainek ere kea arnastu dute.

Sua Baleztena Etxean piztu da. Etxea Gazteluko plazaren, Sarasate pasealekuaren eta Comedias kalearen artean dago.

Sutea sukaldean hasi da, etxearen hirugarren solairuan. 08:45 aldera itzali dute sua suhiltzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Nafarroako albisteak Suteak gaur