Gizartea -

Miñaoko teknologia parkea

Aernnova berriz lanean hasi da asteazkeneko sutearen ondoren

Pabiloia aireztatzeko eta sua berriro bizitzea eragozteko lanean jarraitzen dute suhiltzaileek. Kiskalitako nabearen artxiboan behin baino gehiagotan esku hartu behar izan dute suhiltzaileek.

Sute handia, Gasteizko Aernnova Aerospace enpresan

0:06

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aernnova Aerospace aeronautika enpresa lanean hasi da berriro gaur, Miñaoko teknologia parkean, Gasteizen. Sute batek enpresaren nabe bat kiskali zuen asteazkenean. Bien bitartean, pabiloia aireztatzeko eta sua berriro bizitzea eragozteko lanean jarraitzen dute suhiltzaileek.

Pintura lantegian kalterik handienak egin zituen suteak, baina ingeniaritza eta saldu osteko zerbitzua (Ikarus) lanera itzuli dira. Instalazioak aztertu eta dena egoera onean zegoela egiaztatu eta gero lanean hastea erabaki dute.

Hegazkinak ekoizten dituen konpainiak gaur jakitera eman duenez, datozen egunetan Aernnovako gainerako unitateak lanera bueltatuko dira, Miñaoko teknologia parkean edo beste instalazio batzuetan.

Hozteko lanak

Bitartean, lantegia hozteko lanek jarraitu dute ostegun honetan. Horrela, kiskalitako nabearen artxiboan behin baino gehiagotan esku hartu behar izan dute suhiltzaileek; izan ere, sua bizitu da.

Udaleko iturriek azaldu dutenez, suhiltzaileek aparra bota behar izan dute eta sua guztiz itzali arte enpresan jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako albisteak Suteak bideoak Gasteiz albisteak