Gizartea -

Poliziak ikerketa abiarazi du

Donostiar bat hil da Salamancan, ezkon-agur bat ospatzen ari zela

Autopsiaren arabera, hainbat organok huts eginda hil da gaztea. Gainera, beste bi lagun ospitaleratuta daude, baina biak egonkor daude.

Salamancaco erietxearen artxiboko irudia
Salamancaco erietxea
Analisi toxikologikoen zain, gazte donostiarraren heriotza argitzeko

1:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lagun baten ezkon-agurra ospatu ostean gertatu den gazte donostiarraren heriotza ikertzen dabil Polizia, EFE agentziak jakinarazi duenez, eta La Gaceta de Salamanca egunkaria aipatuta.

Igande goizean autopsia egin diote hilotzari, eta emaitzen arabera, hainbat organok huts eginda hil da gaztea.

Polizia-iturriek jakinarazi dutenez, 20 lagunekin batera, 32 urteko gaztea Donostiatik Salamancara iritsia zen, ezkondu aurreko agur-afari batean parte hartzeko asmoz. Dirudienez, gazteek alkohola edan eta drogak hartu zituzten.

Ostiral arratsaldean gaztea txarto sentitzen hasi zen. Ondorioz, Salamancako hotel batera eraman zuten lagunek. Larunbat goizean, gaztea esnatzera joan zirenean, hilik zegoela ohartu ziren lagunak. Larrialdietako zerbitzuei deitu zieten, baina heriotza egiaztatu besterik ez zuten egin.

Gazteek Polizia Nazionalari esandakoaren arabera, Estatuaren iparraldean erosi zituzten drogak, eta Salamancara eraman, La Gaceta de Salamanca kazetak jaso duenez.

Bestalde, taldeko beste lau gazte ospitaleratu behar izan dituzte, ustezko droga-intoxikazio batengatik, eta horietako biri alta eman diete dagoeneko. Gainerako biek ospitaleratuta jarraitzen dute, baina egonkor daude.

Gaztearen gurasoak Salamancara iritsi dira gaur, eta gorpua Gipuzkoara noiz eramango duten zain daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia