Gizartea -

Gipuzkoa

A-15 errepidea ireki dute Elduainen, bi norabideetan

Belabietako tunelaren parean, ibilgailu batek sua hartu du, eta kea dela-eta, errepide horretako 148. kilometroa itxi behar izan dute. Horren ondorioz, auto-ilarak sortu dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-15 errepidearen 148. kilometroa ireki dute Elduainen parean, Gipuzkoan, arratsalde honetan ordu pare bat itxita egon ostean.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Donostia eta Iruñea lotzen duen autobiaren itxiera 17:50ak aldera izan da, Belabieta parean zihoan ibilgailu batek sua hartu ostean. Ezbeharraren ondorioz, ke handia sortu da, eta tunelaren hasieran edo amaieran ongi ikusteko arazoak ekar zitekeenez, errepidea ixtea erabaki dute (hasieran, Iruñerako noranzkoan, eta geroago, berriz, Donostiarako noranzkoan ere itxi egin dute).

Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta sugarrak amatatu dituzte, baina autoa guztiz erreta geratu da. Ez da zauriturik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa