Gizartea -

Heriotza

Jesus Hermida aurkezle eta kazetaria hil da

Telebista aurkezlea 77 urte zituela zendu da gaueko lehen orduan, Madrilen.

Jesus Hermida aurkezle historikoa. Argazkia: EFE
Jesus Hermida aurkezle historikoa. Argazkia: EFE
Jesus Hermida aurkezle historikoa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Hermida telebista aurkezle eta kazetari historikoa 77 urte zituela hil da gaueko lehen orduan, Madrilen, hurbileko iturriek baieztatu dutenez.

Hermidak (Ayamonte, Huelva, 1937) Accion Catolicaren Signo astekarian eta Europa Press albiste-agentzian hasi zuen bere ibilbidea eta, geroago, ‘La Actualidad Española’ren erreportaria izan zen. Informaciones egunkariko erredaktoreburua izan zen eta 1968an New Yorkera joan zen TVEko berriemaile gisa. Berriemaile bezala 11 urte baino gehiago eman zituen eta gizona ilargira heldu zen eguna gertutik jarraitu zuen New Yorken.

1978an Espainiara itzuli zen. Telebista saio ezberdinetan parte hartu zuen ('De cerca', 'Cronica 3' edo 'Su Turno') eta ondoren irratsaioetan ('La Hora Cero' eta 'Viva la Gente').

1987an, TVEra bueltatu zen eta Antena 3 telebistako zuzendari izendatu zuten1992an. Hamabi urte geroago Gaztela-Mantxako telebistan hasi zen lanean albistegietako bigarren edizioa aurkezteko.

2006an TVEra itzuli zen berriro 'La imagen de tu vida' saioarekin. 2009an 'Regreso a la Luna' RTVEko saio berezia eman zuten. Ilargira egindako lehen bidaiaren 40. urteurrena ospatu zuen Hermidak.

Gainera, kazetaria Espainiako Telebista Arte eta Zientzien Akademiako sortzailea da. Bestalde, Victor de la Serna saria eman dio Madrilgo Prentsa Elkarteak.

Sari ugari

Sarien artean Telebista Sari Nazionala goraipatu beharra dago. 2012an eman zion Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak. Era berean, Ondas, TP de Oro eta Antena de Oro sariak eman dizkiote.

Yo abdico liburua bere azken lana izan da. Nieves Herrerok lagunduta Juan Carlos eta Sofia erregeekin bizi izandako historia profesional eta pertsonala azaldu zuen Hermidak 75 orrialdetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Telebistako aurkezleak Telebista Kazetariak albisteak