Gizartea -

Araba

Diru-laguntzetan 375.000 euroko iruzurra egin duen sare bat, deseginda

Diru-sarrerak bermatzeko errentan iruzur egitea leporatzen diete. Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu (lau Gasteizen eta bi Ordizian), talde horretako kide direlakoan.

375.000 euroko iruzurra atzeman du Ertzaintzak oinarrizko errentan

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu ostegun honetan (lau Gasteizen eta bi Ordizian), Araban diru-sarrerak bermatzeko errentan iruzurra egiten zuen sare bateko kide direlakoan, Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Lau etxebizitzatan miaketak egin dituzte agenteek, eta hainbat dokumentazio eta material elektroniko atzeman dute. Orain arte, Ertzaintzak iruzurrezko 35 txosten antzeman ditu, guztira 375.000 euroko iruzurra egiteko baliatu dituztenak. Ikerketa abian da oraindik, eta atxilotuak, berriz, epaile aurrean agertu zain.

Delitu-sare konplexua

Sarearen inguruko lehen ikerketa urtarrilean abiatu zen, Lanbidek Ertzaintzari jakinarazi ostean hainbat irregulartasun zeudela diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen zuten zenbait pertsonen dokumentazioan. Hain zuzen ere, erroldatze-agirietan igarri zituzten irregulartasunak. Salaketa horren ondorioz, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta pertsona bat atxilotu zuen otsailean, orain desegindako sarearekin ustez zerikusia duena.

Atxiloketa horri esker, Ertzaintzak baieztatu zuen erroldatze-agiriekin batera, beste dokumentu batzuk ere faltsutzen zituztela. Hain juxtu ere, Pakistango pasaporte errealak erabiltzen zituzten faltsifikazioak egiteko.

Identitate faltsuak

Dokumentazio faltsu horrekin egiten zituzten izapideak, eta, gainera, etxebizitzen alokairu eta azpi-alokairu sistema sofistikatua erabiltzen zuten, datuen egiaztapena zailtzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Gasteiz