Gizartea -

2014ko datuak

Euskadi da lan eta ikasi gabe dagoen gazte gutxien dituen erkidegoa

2014an Euskadin lan eta ikasi gabe zegoen gazteen proportzioa % 14koa zen. Nafarroan, berriz, horien kopurua % 16,6koa da.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 eta 29 urte bitarteko Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen % 14ek ez dute ez lanik egiten ezta ikasten ere. Espainian, berriz, "nini" bezala ezagunak diren horien kopurua % 20,7koa da.

Datu horiek jasotzen ditu Espainiako Hezkuntza Ministerioak gaur zabaldu duen "Formakuntza maila, Etengabeko Formakuntza eta eskola abandonua: Biztanleria Aktiboaren Inkestako hezkuntza alorreko aldagaiak " ikerketak.

Ikerketa horren arabera, "ninien" kopurua lau hamarren jaitsi zen iaz aurreko urtearekin alderatuta, eta Nafarroan, ostera, jaitisera % 1,1ekoa izan zen.

Espainian lan eta ikasi gabe zegoen gazteen kopurua % 20,7koa zen iaz, 2013an baino % 1,8 gutxiago. Gainera, 2008 urteaz geroztik kopuru horrek behera egiten duen lehen aldia.

Alor horretan ez dago alde nabarmenik gizonezkoen eta emakumezkoen artean, nahiz eta, gizonezkoak (% 20,5) emakumezkoak (% 20,9) baino gutxiago diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea