Gizartea -

Frente Atletico

Jimmyren ustezko lau hiltzaileak espetxetik atera dira

Bi lekukoren testigantzak akusatuen “parte-hartze zuzena zalantzan” jarri du eta espetxeratuak aske uzteko agindua eman du epaileak.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo 20 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak Frente Atletico taldeko lau kide aske uzteko agindua eman du. Francisco Javier Romero 'Jimmy' Coruñako Deportivo taldeko jarraitzale eta Riazor Blues taldeko kidearen ustezko hiltzaileak dira, baina krimenean izan duten parte-hartzea zalantzan jarri dute bi lekukok.

Madrilgo Auzitegi Nagusiaren iturriek jakitera eman dutenez, Juan Antonio Saenz de San Pedro magistratuak lau akusatuak aske uzteko erabakia hartu du. Hiru ustezko hiltzaile abenduaren 18an espetxera bidali zituzten, eta laugarrena abenduaren 23an.

Epaileak bi lekuko galdekatu ditu orain, eta horien testigantzak akusatuen ?parte-hartze zuzena zalantzan? jarri duenez, espetxeratuak aske uzteko agindua eman du.

Hala ere, borrokan parte hartzeagatik ere inputatu zituzten, eta inputazio hori bere horretan utzi du, auzitegiko iturriek azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea