Gizartea -

Udako ordutegia

Ostiral gauetan zerbitzua eskainiko du Metro Bilbaok bihartik hasita

Jai bezperetako gauetan, uztailaren 24an eta 30ean eta abuztuaren 14an, ere egongo da metroa.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetatik hasita, eta irailaren 26ra arte, gauetan tren-zerbitzu etengabea eskainiko du Metro Bilbaok, konpainiak ohar batean jakinarazi duenez.

Metro Bilbaok azaldu duenez, iazkoan harrera ona izan zuen zerbitzuak, eta 22.790 bidaia eskaini zituzten.

Hala, Etxebarri eta San Inazio artean 15 minutuan behin egongo da trena, eta ordu-erdian behin, Basauri eta Kabiezes artean eta Etxebarri eta Plentzia artean.

Era berean, udako jai bezperetan ere (uztailaren 24an eta 30ean, eta abuztuaren 14an) gau osoan egongo da metroa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Metro Bilbao bideoak