Gizartea -

Caixaren txostena

Hamar haurretik bat pobrezia kronikoan bizi da

840.000 adingabek haurtzaroan eta nerabezaroan egoera horretan egoteko arrisku handia dute.

840.000 adingabe daude pobrezia egoeran.
840.000 adingabe daude pobrezia egoeran.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar adingabetik bat pobrezia kronikoan bizia da. 840.000 haur dira egoera horretan daudenak, eta familia-politikak ezarri ezean, haurtzaro eta nerabezaro osoan egoera horretan jarraitzeko arriskua dute, La Caixako Gizarte Ekintzak kaleratutako datuen arabera.

Ikerketa horretan, krisi ekonomikoak haurren ongizatean izan duen eragina aztertu dute, baita 2004. urtetik egun arte izandako pobrezia datuak ere.

Haurren pobreziaren kronifikazioaz ohartarazi du txostenak, eta arreta berezia eskaini die bikote batek eta bi haurrek osatzen duten eta hilean 632 euro baino gutxiagoko diru-sarrera baxuagoak dituzten familietako haurrei.

Pobreziaren arriskua haurren adinarekin batera hazten da, batez ere 14 eta 17 urte artean. Guraso bakarreko familietako seme-alaben artean, seme-alaba ugariko familien artean eta europar jatorriko ama ez duten haurren artean nabaria da pobrezia arriskua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia