Gizartea -

Ikerkuntza

Euskadi Ikerketa Saria 2014 jaso du Jose Felix Marti Massok

Neurologia klinikoaren esparruan ikerketa aitzindaria dela goraipatu du epaimahaiak, bereziki gaitz neurodegeneratiboen azterketan egindako lana.

Jose Felix Marti Masso, Iñigo Urkullu eta Cristina Uriarte. Argazkia: EFE
Jose Felix Marti Masso, Iñigo Urkullu eta Cristina Uriarte. Argazkia: EFE
Jose Felix Marti Masso, Iñigo Urkullu eta Cristina Uriarte. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Felix Marti Masso Medikuntza eta Zirugia doktoreak Euskadi Ikerketa Saria 2014 jaso du gaur Iñigo Urkullu lehendakariaren eskuetatik.

Neurologia klinikoaren esparruan ikerketa aitzindaria dela goraipatu du epaimahaiak, bereziki gaitz neurodegeneratiboen azterketan egindako lana. Horrela, Parkinson gaixotasunaren aspektu genetikoetan ekarpen garrantzitsuak egin ditu Massok.

Sari banaketa Gasteizen egin dute. Ikerketa zientifikoa sustatu eta ikertzaileen eta lantaldeen esfortzua jakitera eman nahi du sariak.

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua ekitaldian izan da. Sariarekin 40.000 euro eman behar dizkiote.

Saritua

Jose Felix Marti Masso (Constanti, Tarragona, 1947) Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna eta doktorea da Nafarroako Unibertsitatean, Neurologia eta Barne Medikuntzan espezialista. Egun, Neurologia Medikuko irakasle titularra da EHUn, eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neurologia eta Neurofisiologia Klinikoko zerbitzuburua.

Bere ikerketa lana aplikatua eta emaitzetara bideratutakoa da batik bat. Alterazio edo erantzun terapeutiko ezohikoak dituzten paziente bereziz osaturiko taldeen behaketan gauzatzen da bere ikerketa, hauen behaketak nerbio sistemaren funtzionamendua hobeto ulertzen edo pazienteak hobeto artatzen laguntzen baitu. Horiei guztiei, prospekzio azterketetan duen parte hartzea gehitu behar zaie, bai azterketa epidemiologikoetan, bai azterketa kliniko terapeutiko eta genetikoetan.

Bere lorpen zientifikorik nagusienen artean azpimarratzekoa da sindrome berri baten aurkikuntza: ‘Likido zefalorrakideoko pleozitosisdun pseudomigraina’.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Gasteiz berriak