Gizartea -

Ezbeharra

Gizonezko bat hil da Irunen, zirkulazio istripuan

Ezbeharra 14:55ean izan da, N-121-A errepidean.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da ostegun honetan Irunen (Gipuzkoa), zirkulazio istripuan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Kamioi baten eta auto baten arteko ezbeharra izan da, eta 14:55ean izan da, N-121-A errepidean.

Trailerra eta autoak talka egin dute, eta autoaren gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da, konortea galduta. Suhiltzaileek bertatik ateratzea lortu dute, eta larrialdi zerbitzuetako kideak suspertzen saiatu dira, baina bertan hil da gizonezkoa.

N-121-A errepidea bi noranzkoetan moztu dute, eta GI-3455 errepidetik ari dira trafikoa bideratzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur