Gizartea -

Zirkulazio istripua

Gizonezko bat hil da Berrizeko saihesbidean, zirkulazio istripuan

Berrizen gertatu da ezbeharra Ondarroara bidean. Auto bat bidetik atera da, etxe baten kontra jo du eta su hartu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da larunbat arratsaldean BI-633 errepidean, Berrizeko saihesbidean gertatutako zirkulazio istripuan. Hildakoak 29 urte zituen, eta Durangoko auzokidea zen. Auto bat bidetik atera da, etxe baten kontra jo eta su hartu du.

Ezbeharra 14:45an gertatu da Ondarroara bidean, antza denez, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

Auto barruan hildako gizonezkoa bakarrik zihoan.

Istripuaren eraginez, bidea erabat itxita gelditu da eta, bien bitartean, zirkulazioa N-634 errepidetik bideratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Bizkaiko albisteak