Gizartea -

Hilketa

Emakume bat hil dute Eivissan, labankadaz

Hilketa indarkeria matxistaren kasu bat ote den ikertzen ari da Guardia Zibila.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sant Antoni de Portmany (Eivissa) herrian labankadaz hildako emakume baten kasua ikertzen ari da Guardia Zibila. Gorpua bart topatu dute Mar de San Antoni kaleko etxebizitza batean.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, oraindik ez dakite nork hil duen. Hilketa indarkeria matxistaren kasu bat ote den ikertzen ari dira.

Labana batekin hil duten zantzu argiak ditu gorpuak, Guardia Zibilak zehaztu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea