Gizartea -

Ezbehar larria Bizkaian

Gizon bat hil da Santurtzin, bere autoa troka batetik erori eta gero

Gainera, ibilgailuko beste bidaiaria zauritu da eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. Biak autoan harrapaturik geratu dira eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da arratsaldean, N-639 errepidean, Santurtzin (Bizkaia), bere autoa sakan txiki batetik erori eta gero, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Istripua 19:55ean gertatu da, Gallartako noranzkoan. Ikertzen ari diren arrazoiengatik autoa errepidetik atera da.

Autoaren bidaiarietako bat hiltzeaz gain, beste pertsona bat zauritu da eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.

Biak gizonak dira eta suhiltzaileek ibilgailutik atera behar izan dituzte; izan ere, harrapaturik geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Santurtzi Zer gertatu da gaur Bizkaian?